XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1944an bere osasunak txarrera egingo du eta tratamendu bereziak jarraitu beharko ditu. Etengabeko mina du bizkar-hezurrean, eta erabateko atsedena aginduko diote. Altzairuzko gerruntze bat jarri beharko du, nahitaezkoak zituen tramankuluok bizimodu arrunta egin ahal izateko. Ezin eser eta etzan zitekeen gerruntze barik.
Tratamenduak infernu dira. Erabateko bertikaltasuna lortze aldera, hondarrez betetako zorroak lotzen zizkioten oinetan, bizkar-hezurra tenkan manten zedin. Adelina Zendejas lagunak ospitalera eginiko bisita bat du gogoan.
Burdina batzuetatik zintzilik aurkitu zuen, oinek behea ikutzen ez zutela.